XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mazizo honen barnealdea, kanpoaldeko gailurren kotaz behera dago, alde endorraiko bat eratuz; hau da, izerdi-lurruntzen ez den prezipitazio-ura iragazi egiten da.

Alde endorraikotik kanpo, baina kareharri-multzoaren barruan oraindiño, aldapa gogorrak daude.

Aramotz mazizoko batezbesteko garaiera 700-800 m-takoa da eta gailurrik nabarmenenak hauxek dira: Urtemondo (789), Mugarra (964), Leungane (1009).

UR-BALANTZEAREN TERMINOAK

ELIKAPENA

Aramotz mazizoak erliebean daukan kokapen menperatzailea kontutan izanik, iragazten den ura, prezipitazioarena da; hau da, ez dago ez kanpotik datorren lurgaineko isurketarik eta ez lurrazpikorik ere.

Neguan, hau sarritan gertatzen ez bada ere, iragazten den ura, metatutako elurraren urtzetik dator.

3. kapituluan aztertutako Aramotz mazizoaren batezbesteko plubiometria (1.550 mm. urtero) eta mazizo honen beronen azalera (21,8 km2) izanik, irteten zaigun urteko ekarpen plubiometrikoa ordena honetakoa da: 34 Hm3.

IZERDI-LURRUNKETA

Alde endorraikoan dagoen landaretza urria da eta dolinetan kokatzen diren pago batzu baino ez dira.

Alde honetatik kanpo, ostera, landaretza ugari da, pinuak batez ere.

Bai Turc-en formula eta bai Thorntwaite-rena ere aplikatuz (ikus 3. kapitulua), ETR-rako ateratzen dugun balorea hauxe da: 59O mm urtero, hau da, prezipitazioaren 38 %-a.

Hala ere, alde endorraikotik kanpo, ETR-aren balorea handiago izango dela pentsa daiteke.

LURGAINEKO ISURPENA