XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. 3. ONDORIOAK.

Arratia arroan lau multzo akuifero bereiztu ditugu, kareharri urgoniarretan kokatuak batez ere.

Aramotzeko eta Eskubaratzeko multzoen arteko lurrazpiko lotura hidraulikoa agerian jarri dugu .

Thorntwaite-k eta Turc-ek emandako metodoen bidez lortu dugun ETR-aren balorea, prezipitazioaren 4O %-a izan da gutxi gorabehera, balore hau multzo guztietan gorde dugularik (Ilunbean apur bat gehiago).

Lurgaineko isurpena guztiz aldakorra izan da multzo batetik bestera eta 0 %-tik (alde endorraikoetan) 50 %-era (aldapa gogorretan) doa.

Iragazpena balantzea eginez lortu dugu kasu bakoitzean: .

LURRAZPIKO UR-BALIABIDEAK

Bereiztu ditugun lau multzoen arteko azalera 3l km2-takoa da.

Azalera honetan jausitako ur-bolumena 49 Hm3-takoa da (urtero).

Azalera honetan iragazten den bolumena 15 Hm3-takoa da (urtero), hau da, prezipitazioaren 30 %-a, kareharrien azaleran jausitako prezipitazioarena, jakina.

Bolumen hau, multzoen ertzetan kokatzen diren iturburuetatik eta multzoak zeharkatzen dituzten hibaietatik ere drenaiatzen da.

Hona, ba, arro honetan kontsideratu ditugun lau sistema akuiferoen baliabideak: 15 Hm3 urtero ...... edo 475 l/ sg.

Iturburu batzuren jokabidea aztertuz gero, batez ere Aramotzeko 6. iturburua (Orue) non baldintza egokiak dauden neurketak egiteko, multzo akuifero hauen erantzuna oso arina dela esan dezakegu (euria egin eta berehalaxe hasten da ura iturburuetatik irteten, karstifikazio-gradua handia baita) eta horrexegatik, akuifero hauk erregulatzeko zailak gertatzen direla esan behar dugu.