XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste alde batetik, eskualde honetan udako lehorte nabarmena dago zeren eta hilabeterik euritsuenaren prezipitazioaren balorea (Azaroa = 181,5 mm), lehorrenaren prezipitazioaren balorearen hirukoitzetik gora baitago.

(Uztaila = 43,5 mm).

Orduan, (s) erantsi behar diogu aurrekoari.

3-6 irudian agertzen den Arratiarako prezipitazioaren banaketari begiratuz, bi maximo daudela esan dezakegu (azaroa-abendua eta martxoa-apirila).

Hau dela eta, (") eransten diogu aurrekoari.

Bestetik, hilabeterik beroena (Abuztua = 17,03ampdeg;C).

Honen tenperatura 22ampdeg;C-tik behera dago.

Orduan, (b) irentsi behar aurrekoari.

Hau guztiau kontutan hartutik eta Koppen-ek egindako sailkapenaren arauera, eskualde honi dagokion seinalagarria hau dugu: .

3.4.2.2. Emberger-en sailkapena.

Sailkapen hau, autoreak berak definitu zuen lehortasun-indizearen funtzioan dago.

lndize hau ondoko formularen bidez lortzen da: non: Q - urteko lehortasun-indizea (Emberger-en ustez), F = urteko batezbesteko prezipitazioa (mm.), M = hilabeterik beroenaren maximoen batezbestekoa (ampdeg;C), m = hilabeterik hotzenaren minimoen batezbestekoa (ampdeg;C) , Hortik egin da Penintsulako lehortasun-mapa (Galvez Cañero, A.; Porras Martin, J.; Llorente Herrero, L. 1.967), berton aztertu dugun eskualdea maila heze eta oso hezean aurkitzen delarik.