XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egoismoa batzuk besteen behar gorri dugun gizarte huntan, espezializazioa (teknikan eta intelektual bizitzan) nahi-ta-ezkoa dan gizarte huntan, eziña ta txorakeria da norberak bere baitan itxirik bizi nahi izatea ta bere osakuntza bakardadezko bidetik iritxi ahal izanen duela ustea.Teilhard'eren zientzi-pentsakera barruan, giza-egoismoa Eboluzio joeratik kanpo gelditzea da.
Jakiña dugu karbono-molekula bat estadio osotuago ta aurreratuagoa dala atomo bakarra baiño; baita ere, zelula, konplejoagotze-kontzientziratze parametro huntan bertan, osotuagoa dala molekula bakarra baiño; berdin Metazooa zelulabakarrarekin alderatuta, ta orain, kontuan hartuta, alde batetik, Naturen gertatutako prezedenteak, hots, gu baiño mailla beheragoko abereek sinbiosiarako ta sozializazioarako izan duten joera perfekzio-ezagugarria dala, ta, bestaldetik, gure Gizarte huntan bertan aglutinazio baterako dauden seiñale argi ta garbiak (munduaren limitazioagatikako giza-koaleszentzia, hunek dakarren gen eta kultura konberjentzia), uko eginen ote dugu logikaz
Gorpuzten ari dan Gizadia ez da giza-phylum'aren kimu bakar batetik loratuko dan Gizadia.
Noosfera salbatu nahi badugu, indar guziak aprobetxatu beharrekoak dira, Gizadiaren parte batek ez ditzake gaiñontzeko parteen indarrak zurrupatu, zeren lehenago edo geroxeago menperatutako alderdiaren kontzientzia piztu ta bere dana eskatuko du.
Masifikazioak ere Eboluzio-Himenopteroetan ere berdin: koloni bakoitzeko kide guziak behin sozial-jokaerak eskatzen zizkien reflejoak hartu ezkero, hortantxe egin zuten planto.
Arrisku analogoa dago gure gizartean: gizakia eginbeharrak irentsitako (
Pertsonaren asmamena, bere-bere duen asmamen hau, probabilitate ta adurreren indarretatik bere burua jaregiteko duen asmamena murriztu, deuseztu egiten du era huntako sozial egoera batek eta aglutinante errez batzuen mende uzten du gizona (propaganda, konsumoa...).
Eszeptizismo integrala ta itxaropena: hauexek dira, Teilhard'eren gardiz, gaur egunean egin diteken autakuntzarik garrantzitsuenaren bi terminoak; bat edo bestea autatu beharra.Ez aurreneko postura ez bigarrena ez ditezke zientziaren pixugarrian nehurtu; zientziaz-aruntzko erabakiak dira.
Hala ere, Teilhard'ek Foko Pertsonal batean bildutako gizadi batuaren itxaropena egokiago ta egitazkoago dala etsipena baiño, zientzi-premisakin adosago datorrela uste du.
Egiten ahalegindu dana: sinismen-akto baterako razional inbitazioak aurkezten.