XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.- Berezko autatzea.

- Darwin'eren gardiz, bizitza-iturria etengabeko jarioan diardu era berriak sortaraziaz (saiesteak).

Saieste hauek onuratsu edo kaltegarri izango diran Naturak (inguru-giroak) erabakitzen du.

Autatze hau kriterio huntaz zuzentzen da: eksistitzeko burrukan nor gaiena, hura autatua ta hura bere onurapenen herentziz-transmititzaillea.

Era huntara, berezko autatzearen bidez nagusi gertatzen diran onurapen txikiak etengabe gehitu ta gehituaz sortuko lirake motak.

5.- Erdietsitako ezagugarrien ondoretasuna.

Pangenesis.

- Orain artean eksplikatu dugun mekanismoa eboluzio-konplejidade osoa argitzeko nahikoa ez dala sumatu zuen Darwin'ek.

Orduan beste zerbaiten billa jota, hypotesis guziz frogatu ezin batean bukatu zuen bere zientifiku lana.

Bertara bultzatu zuena hauxe izan zan gehienbat: herentziaren mekanismoari buruz zuen ideia.

Bere garaian ia biologilari denek uste zuten bezela, berak ere herentzia nahaskeraz (por aligación) gertatzen dala uste zuen.

Hau da, ernaltzea gurasoen ozi-zelulen plasmak elkar-nahasiaz, elkar-fusionatuaz, bata besteagan urtuaz gertatzen da, theori hunen arauz.

Beraz, lehenengo belaunaldikoen ezagugarriak gurasoen ezagugarriak berak izango lirake, erdi-bana-edo partituak: ama ta aita-ezagugarriak elkar-nahasi ta fusionatuta, kuntze-ugalketan herentzi-bariazioak urtuta, barreiatuta galditzen dira; herentzi-faktore bakoitzak, Mendel'eren hirugarren arauak diokenaren aitzitik, ez du autonomiarik.

Era huntara, belaunaldi gutxi barru erabat suntsituak izanen dire herentzi-bariazio hauek.

Darwin'ek galdatutako bariazio etengabeak, bata bestearen gaiñean oiñarrituta bizidun munduaren konplejidade ta bizitzeko gaitasuna osatu ta eraikiko lutekenak, nun gelditzen dira orain? Bizidun batek aldaketa positiborik baldin badu, belaunaldi gutxi barru suntsitua izango da, aldaketa positiborik ez duten beste mota-kideekin nahasten baida.

Soluzio bat bakarra dago aldaketa onuratsu horrek aurrera jarrai ahal izateko: indibiduo bakarren batek ez-baiñan bizidun moltzo bat-bedereko indibiduo askok aldaketa horixe bera izatea.

Bariazio bat sortzen danean, anitz indibiduotan zabaldua sortzea.

Baiñan hau ez da gertatzen iñolako bizidun moltzotan: mutatzailleen sailla beti urri geratzen da proporzionalki.

Darwin bera ere konturatu zan gauza huntaz.

Orduan nola eksplika organismoen hedakuntzan gertatu diran hainbeste ta hainbeste bereizkuntza? Bada, organuetaz baliatze edo baliatze-ezak organismotan aldaketa heredigarririk sor dezakeala onhartuaz.

Lamack'ekin bat dator huntan: erdietsitako ezagugarrien ondoretasunaren aldeko azaltzen da azkenean.