XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezagugarri pare batekin jokatu bear da, beraz.

Adibidez: lore gorrizko ta lore txurizko gauloreak mirabilis jalapa.

Har ditzagun klase hontako bi ale: bat lore gorri duna ta bestea lore txuri duna.

Lore gorrizko landarea lore txurizko azi-iriñarekin azi-irintzen badegu, aurreneko belaun-aldian (B1) lore txuri-gorrizko xinitre-landareak sortzen dira; hau da, gurasoen bi koloreen bitarteko kolore-dutenak.

Honek ez du arritzekorik.

Bi lore txuri-gorri nahastean ematen dituzten ondorioak dira arrigarriak: bigarren belaun-aldian (B2) txuri-gorri margoa bakarrik eman beharrean, hiru margoak azaltzen baitira: gorria, txuria ta txurigorria, holako neurrietan: landare guzietatik laurden bat lore gorriduna, erdia lore txuri-gorriduna ta beste laurdena txuriduna.

Proporzio edo neurri hau, 1-2-1, zenbat eta landare gehiago izan, orduan eta garbiago ikusten da.

B3'an, hirugarren belaun-aldian, lore gorridun landareak beren artean nahastu ezkero, beti lore gorridun landareak izango ditugu.

Berdin ondorengo belaun-aldietan: beti lore gorridunak.

Hauxe bera gertatzen da ere lore txuridun landareak elkarrekin nahastean.

Belaunez-belaun ezagugarria aldatu gabe irauten duten landare endeeri enda uts deritzen diegu.

B3'an lore txuri-gorridun landareak nahastu ezkero, B2'an esan dugun bezela, belaunez-belaun lore gorri, txuri ta txuri-gorridun landareak emango dituzte oraingoan ere, lehengo proporzio berean, 1-2-1 neurrian.

Lore txuri-gorridun landareak honela jokatzen dute urrengo belaun-aldi guzietan B4 B5 t a, lore gorri, txuri-gorri ta txuridun landareak emanaz, alegia.

Lore txuri-gorridun landare bezelakoeri xinitre-landareak deritzen diegu, bi ezagugarri nahastuta baidituzte.

Xinitreek gurasoen ezaugarrien bitarteko ezagugarria dute; honengatik herentzi mota honi bitarteko herentzia deritzaio.

Heredatutako ezagugarri hauek indar berdiñekoak izendatzen dira lehendabiziko belaun-aldian (B) biak indar berdiñekin baitaude bien tarteko ezagugarria sortarazteko.

Nagusitasun eta menpekotasuna

Lore gorridun illarra lore txuridun beste illar batekin nahasten badugu, gau-loreetan ateratzen genituen ondorioak eta oraingoak ez dira berdiñak.

Lehendabiziko belaun-aldian (B1), ondorengoek ez dute bitarteko ezagugarririk; lore gorriak bakarrik ikusten ditugu.

Bigarren belaun-aldian (B2), berriz, lore gorrien artean txuriak ere ikusten ditugu.

Lore gorriak eta txuriak neurri hontan datoz: 3-1.