XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) gu eskaini eta emateko prest gauden guztia bat-batean beste pertsona batengan dakusagu; adibidez, norbaiti eskutik heltzeko unea iritsi dela adierazten digu.
Eta hori da nik une honetan Ferminekiko sentitu dudana.
- Imajinatzen al duzu
Ferminek ez dit erantzun.
Eskua utzi, basoa lurrera jaitsi eta haxix harria urtzen hasi da.
Hori egin bitartean ileapaindegi bateko txartela eman dit, ahokoa egiteko eskatuz.
Gaur inork ez du ahokoa kartoiarekin egiten; zigarroarena bera sartzen diote.
- Asier Irinbeltzagakoa da
- Bai
Txirria sutu eta zupada sakon bat eman dio: haxixaren abisua biriketan, mezularia burura abia dadin.
- Ez da nire tabernara askotan etorri
- Bi urte daramatza Hendrixtowngo institutu batean!
- Asko ezagutzen al duzu?
- Tarteka, afaria dutenean eta, ikasle piloa etorri ohi da, baina Asier berezia egiten zait!
Bekainak jasota begiratu dit Ferminek, baina gero, bere keinuaz ohartu balitz bezala, begirada desegin du eta txirria eskaini dit, azken zupada sakon bat eginez, agur esaten bezala gauza eder bati.
- Beti bereizi izan da besteengandik
Gauzak kontatzen dizkit, goibeltasunez busti-busti eginda dagoen tristura latz eta ilun baten istorioa, adibidez!