XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Itxasoko bale urdiñak itz-egin balezake, bai edesti ederrak esango lizkigukela!.
Izan ere, balea maltzur samarra da.
Ago ikaragarriaren bi aldetan ditun begixkak gauza asko ikusi dute.
Agian esango zigun:
Lenen-lengo arrantzaleak ni arrapatzera onuntz etortzen ziranak: Bizkai'ko itxas-bazterretik irtendako euskaldunak eta españiarrak izaten ziran.
Nor itzuli leikean garai aietara!.
Geroagora, lan ortarako lagunak ere sortu zitzaizkien.
Ikusgarria orduko bale-ontzia! Ontzi-oialak zabaldu-ta, Terranoba-alderuntz zijoan, ekaizteari gogor-egiñaz.
Gabi-zainak, ontzi agaren gaiñetik, nere aizeztaritik ur-atsa ertetzen ikusi orduko, deadar egiten zuen:
Ordu osoak nere atzetik ibiltzen ziran.
Arpolariak trebeak izan arren, geienskoenean arkitzen nuen zorigaitzetik ertetzeko bidea.
Gaur, berriz, ontzi-sail osoa kañoiakin atzetik izaten dut.
Aldika, radarrarekin begiztatzen naute; beste aldietan, ordea, itxasoz-itxaso, beribil egalariekin, nondik atzemango nauten or dabilzkit.
Egiazko arraigintza dan ontzian bertan zatikatzen naute.
Ogei ta amar metroko arraitzar bat txikitzen ez da, bada, gauza utsa!.
Berreun metro urperatuko naiz.
Or beintzat ez naute arrapatuko!.
Ordu erdi batez 4 m3 aize nere barruan gordetzen ba`dakit.
Negua urbiltzen ari da ta itxas-belarrez
Ipar-itxasoa utzi bear dut eta giro epelagoruntz jo.
Bide egitean, ur-gaiñeko izkira txikiak jango ditut.
Nere bale-kume maitiari jaten emateko, izkira kopuru aundia bear dut.
Nere esneak, egunero, 90 k. koipe inguratzen dizkio.
Ori guztia, ago zabalka egonik, ez da irixten.
Ta onela, itxasoan dan kumerik ederrena nik daukat.
Jaiotorduan 7 m. luze zan ta 2 ton. pixatzen zituen.
Bidean topo egingo dugu gure lengusu,
Bere gisako buru goreagatik errez nabarmentzen da.
Buruan duan bale-espermak 12 ton. pixatzen dizkio.
Zure buru ta zure buruko gai koipetsuaren atzetik dabilzkizu gizonak!.
Bañan,
Ikusi izan dut, itxas ontzi osoa txikitzen bere agiñakin!.
Bai, ark, ortzak ba'ditu; nik, berriz, bale-bizarra besterik ez dut.
Txipiroitzar aundiekin ere burruka egiten du.
Bai kementsua dala!.
Atlantiko-Itxasoan sartzen ausartzen banaiz, an topo egingo dugu izurde ta mazopa.
Ekaizte-aurretik ur-azalean, aspergabe, jauzika ibiltzen diran arraitxoen iresle izugarriak dira auek.