XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) nola estreinatu zen, Fraga Iribarne kabroi zerri bezain inmortalaren gestio eraginkorrei esker seguru asko, orduan ere
Eta Portugaletik izugarrizko fragata edo belauntzi eder bat etorri zela ere gogoan dut:
Eta, Donostiako bulebarrean barrena, XIX. mendearen hasieran bezalaxe uniformaturik, Wellington Dukearen tropa-andana ingeles batek nola desfilatu zuen, horretaz ere oroitzen naiz:
Ezetz, ez daukagula erremediorik.
Edo munduko herririk inozoena gara, egiten dizkiguten izugarrikeriak tonto-tonto berehalaxe ahazten ditugulako, edota listoenak bestela, sufrimendua festa modura sublimatzen inon denik abilenak garelako:
Baliteke azkeneko hau ere, zergatik ez.
Okupazio militarrari egindako burla herritarra festaburu-danborrada bihurtu duen Donostiya, izan ere, kaxkarina izango baita beharbada, baina Irún eta Honddarbi baino sinpatikoagoa ere bai behinik behin, kontutan harturik Gipuzkoa ekialdeko beste bi hiri horietan beren Alardea zeinen anti-sindiasmikoki serio hartzen duten, eta AR-arazten (sic: