XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ez dakit zer esan, ere; tximistak asko jotzen ba-gaituzte, naparrak geiago oraindik....
Beti dabiltza guri kalte nundik egingo....
Denok Euskera baten semeak izan arren, alkarren etsai gera....
Enpaundiko Erramun Iramendi gañean urkatu zutela, ahaztu al zaizute?.
- Ta, auzoko Kata-gorri, ere, naparra al da, ba...?.
- Zergatik diozu ori? - Lehengo egunean ederrak eman zizkidan, ta, urrungoan aizkoraz jo ta ilko nindula, esan zidan, aitatxo....
Nik bildur diot...!.
- Egingo ziñun okerren bat... - Bai zera...! Aldameneko belardian jolasean nebillelako zan....
- Orregatik...? - Ta neri, ere, juandan egunean, aita ta biok suge-kumeak giñala esan zidan.
Ekion zion beste batek.
- Zorioneko belardi orrek lanak eman bear dizkigu oraindio.
Gure beiak larrera sartu dirala ta ez dirala, beti ba-degu zer edo zer....
Aspalditxo onetan zer gertatzen zaion ez dakit; baiña asarre bizian darabilkigu.
Askotan, ni ikustearekin bakarrik, sua dariola jartzen da....
Bigun egiten ba-diot, sutsuago....
Etzioat ba, dakiela beintzat, nik kalterik egiñ....
(Auek danak Otxoa berekasa esaten ari da).
Zuek egin ez ba-diozute zer edo zer...? Okerkeriren bat...?.
- Nik, ez! - Ezta nik, ere! - Nik, ere, ez!.
Ukatze onetan alkar zetozten ume guziak: eurak etzioten Kata-gorri-ri kalterik egiñ.