XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Goizean zan, egunsentiaz batera.
Mozolo geldi-geldi egoan gaztaina zaharreko adar iharrean kokaturik.
Urtxintxea arrazoi ezezagun batengaitik itzartu egin zan eta begira hasi jakon.
Halako batetan, isiltasun osoz eta mogimendu azkarrez, itzi eban mozoloak adarra eta hegaz eginez lurrean janari bila ebilen sagu batengana joan zan.
Atzaparrez harrapatu eban, ondo eutsiz, azkazal luzeak haragian hondoratuz.
Saguaren txilioak ozenak eta ikaraz beteak izan ziran... mokokada batez mozoloak bizkarrazurra haustu eutsan arte....
Gero, buruz aurrera hartu, mokoa zabaldu eta oso osorik irunsten ikusi eban.
Lehenengo burua kendu eta iruntsi eban eta ondoren gorputza.
Han joan zan dana barrura!.
Atzeko hankak eta buztan luze eta borobila ere moko haretan desagertzen ikusi zituan.
Kattagorrik sentitu eban zirrarea izugarria izan zan.
Ez eban sekulan horrelakorik ikusi! Hegazti harek beste abereak oso osorik irunsten zituan!.
Kume-kumea zalarik entzun zituan bildurrezko ipuinak bururatu jakozan Kattagorriri.
Ipuin hareetako otso, basakatu eta azagariak etorri jakozan burura; umetako mamu bildurgarri guztiaz birgogoratu zituan.
Eta okerren okerrena, bere irakaslea zan hegazti lagun horreek abereak bizi-bizirik jaten ziharduala... ipuinetako mamuak egin ei eben bezela....
Hori zan hori izua! Eta zoroaldi batetan bera ere
Hiru egunetan mozoloarengana hurreratu barik egon zan.
Laugarren egunean, ustekabean aurkitu eban Mozolo irakasle jauna aurrez-aurre.
Harri eta zur geratu zan Kattagorri, ez ekian zer egin.
- Kaixo, Katta
Zer gertatzen da? Badira hiru egun ez zaitudala ikusten.
Ez zara bisitatzera etorri eta ez zaitut inon aurkitu.
Kezkatzen hasita nengoan.
Urtxintxa gaixoa mututurik egoan.
Ezin eikean hitzik ere esan, ezta mogimendurik egin ere; lurrari itsatsirik bezela egoan.
- Baina zer gertatzen jatzu, mutil?
Gaixorik zagoz, ala? Nahibakotuta...? Tristeturik...? Kontatu zaharrari zer dozun.
Kattagorri, kezkatzen eban arazoa mozoloari agertzeko kemenik barik egoan.
Horregaitik, guzurrezko arrazoi bat asmatu nahian ebilen, baina ez jakon bururatzen ezertxo ere....
- Ba, ba....
- Zatoz hona eta kontaidazu dana
Ea zer gertatzen jakon gure urtxintxa pitxintxeari!....