XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lehen ikaslearekiko egiten genituen galderak orain berriro errepika genitzake irakasleekiko.
Zer lortu nahi dugu erreformarekin?
Nola aldatuko da hezkuntza?
Zer nolako pertsona nahi dugu
Zer nahi dugu zehazki
Nola nahi dugu ikaslea 12 urte egin eta
Nolako etekinak nahi genituzke gure irakaskuntzarekin?
Horrez gainera, irakaslearentzat espezifikoak diren beste zenbait ere egin genitzake.
Honako bakar eta luze honetan laburtuko ditugu:
Nola aztertu, antolatu, programatu, curriculum batean sartu, gaiak prestatu, denboraren arabera banatu eta ebaluatzeko kriterioak garatu ikasleari irakatsi nahi dioguna irakasteko?
Aztertu, antolatu, banatu... benetan gauza ugari aipatu da goiko esaldi horretan.
Baina, nola egin daiteke hori?
Eta inguruaren ezaguera arloan zuzenki, nola gauzatzen da antolaketa eta banaketa hori?
Goazen arazo horri heltzera.
Alde batetik, arlo honen zabaltasunak bide ematen du bloke ezberdin ugari egiteko.
Bestetik, hor ditugu tradizioz erabili izan ohi diren banaketak: esperientzi arloa, natur eta sozial arloak... eta baita horiek baino zaharragoak diren banaketak ere: anatomia, biologia, geografia, fisika, kimika, historia...
Dena dela, markatu beharko genukeen ildoa arlo osoa globaltasunean hartzera bideratuko gintuzkeena litzateke.
Horregatik, hemen jartzen diren bost blokeak
Ez ahaztu ezta ere, askotan beste zenbait arlorekin izango direla era bateko edo besteko erlazioak, hezkuntza fisikoarekin, esku-lanekin... esate baterako.
Horren ondoren, aurkez daitezke helburu hauek honako bost bloke hauetan banatuta:
Bloke hauek hiru bide markatzen dizkigute,
- Lehen ere aipatu dugu haurreskolatik datorren ikasleak izan ohi duela oraindik ere ikasketaren zentzu globala.
Globalizazio honekin, neurri batean behintzat, jarraitzeko bidea da lehenengoa.
- Ikasturte bakoitzean, edo ziklo bakoitzean behintzat, ingurunean ikus ditzakegun atal ezberdin horietako bakoitzari gure arreta zuzentzeko bidea izango da banaketa honek agertuko digun bigarrena.
- Ziklo ezberdinen artean lotura sortzeko eta goi zikloko helburuetara era mailakatuan iristeko bide egokia eskaintzen diguna izango da hirugarrena.
Urte askotan, haurreskolatik pasatako haurrek nolabaiteko globalizazio edo ikasketa osotua aurrera eramateko orduan, interesguneak erabili izan dira aitzakia eta bide bezala.
Eta egia esan, ez dago hori erabat aldatzeko arrazoirik, oraindik ere interesgune horiek izango baitira adin horretako haurrengan motibazioa errazen piztuko duten gaiak.
Dena dela, inguruaren ezaguera prestatzeko eta planifikatzeko garaian, nolabait uztartu egin nahi izan dira
Era honetan, guk hala pentsatzen dugu behintzat, motibazioari eta haurraren munduari garrantzia eskainiz jarraitzen dugu, eta gainera inguruaren ezaguerak bigarren eta hirugarren zikloan izango dituzten ataletan abiatuko dira ikasleak.
Arlo ezberdinetan egin diren denbora-banaketaren arabera, gai bakoitzari sei astetako denbora eskaintzen zaio, hasierako ebaluazioak, tarteko ikasketak eta amaierako ebaluatze lanak epe txikiagotan banatzeak presa eta larritasuna ekarriko lukeela pentsatuz.
Hori dela eta, sei gai jorratzeko denbora eskaintzen du ikasturte bakoitzak eta hamabikoa zikloak.