XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERTSO SAIOEN MUGIMENDUA

Liburu honetan bertso saioei buruz ematen den informazioa, Bertsolari Elkartean jasotakoa da.

Ehuneko handi batean jasotzen bada ere, burutzen diren bertso saio guztien berri izatea ia ezinezkoa egiten da.

Halazta ere, egungo bertsolaritza mugimenduaren berri izateko lekuko guztiz fidagarria dela uste dugu.

Gu ez gara hemen datu hauek interpretatzen hasiko, besteak beste, bertsolaritza bere hedapenaren arabera bakarrik neurtu ez daitekeelako.

Nolanahi, datuak hor daude bakoitzak nahi beste gogoeta eginbide.

Urtean zehar burutu den bertsolaritzaren mugimendu horretan, beste gauza askoren artean, lau gauza aipatu nahi genituzke:

1- Aurreko urtean aipatzen zen zortziko nagusian kantatzeko joerak bere-berean darrai.

Nolanahi ere, Txapelketa Nagusiaren eraginez edo, 93an 8ko txikian ere hainbat saio egin dira.

2- Plazetan gehien dabiltzan bertsolariek, urte honetan ere, dohan hainbat saio egin behar izan dituzte helburu anitzen aldeko saioetan: erretako baserrien alde, euskara eta euskal kulturaren inguruko hainbat elkarteren diru bilketarako, Bosnia, droga, (...).