XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRIZPIDEAK

Bapatean 93, aurrez kaleratuak izan diren Bapatean-en beste bost aleek egin izan zuten bide beretik datorkigu.

Ahalegin honen helburua, urtez urte burutzen den bertsogintzari buruzko lekuko izatea litzateke.

Esandakoaren harira, begibistakoa da, irakurleak, liburu honetan ez duela aurkituko urteko bertso antologia.

Ale honetan halere, aurrez finkatutako irizpideen arabera eta medio informatikoak tarteko, bertsolaritza mugimenduaren mapa antzeko zerbaiten informazioa eskaintzen da.

Bertso saioak egiten diren txoko bakoitzeko berri izatea ia ezinezkoa denez, agian zenbait oker egon daitezke, baina hau da Bertsolari Elkarteak urtean zehar bildu duen informazioa.

Lan honen oinarria, Bertsolari Elkartearen enkarguz Zaldubik batez ere eta Iñaki Agirresarobek bildutako grabazioetan oinarritua dago.

Irizpide modura kontutan hartu izan dira: bertsolari bakoitza ibili denaren araberako bertso kopurua, bakoitzak sortutako emaitzarik ustez hoberenak, saio mota ezberdinetatik hartuak, eta gaien aniztasuna.

Saio bakoitzaren ostean, biltzaileak erabakitzen du zein bertso transkribatu eta kasu honetan, 1.300 bertso transkribatuetatik, Iñaki Agirresarobek egindako 600 bertsotako emaitza da eskaintzen dena.

Oro har, Elkarteak ezarritako irizpide eta koordinazioarekin burutua izan da liburu hau.

93. urtean bapatean kantatutako bertsoak ditu oinarri eta ez dira barne sartzen, Nafarroako Txapelketa edo Txapelketa Nagusiko bertsoak, ez eta eskolarteko edo bertso jarrien alorrekoak.

Bertsolari Elkartea