XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amuriza:


Horra gai berri bat dotorea
kolpera etorri dala,
Aginagako jenero hori
famatu zan berehala;
hainbeste saltsa sortu duenai
horra erantzuna hala,
orain berrogei urte jan zuten
azkenengo naturala. (bis)

Iturriaga:


Horko partetik Agiñakoa
erdi haserretan dabil,
gure bertsoa ez dala joan
oso zuzen ta biribil;
Zarautz aldean galdetu dugu
non kristo dagon Usurbil,
eta guztiek esaten zuten:
Agiñatik oso hurbil

Amuriza:


Mutilak berri on bat eman du
beraren umildadian,
autopistatik atera gera
ez gera etorri zaldian;
hainbeste istilu hemen bazala
oroitzen naiz aspaldian,
Usurbil dana negarrez zegon
Aginagako zubian. (bis)

Iturriaga:


Ez ditut asko ezagutzen nik
zubi hortako kontuak,
baina aprobetxau behar ditugu
honelako momentuak,
ze Agiñako angula hoiek
orijinal ta kantuak
hemen jartzen du hauek direla
Nerbioi ibaian hartuak. (bis)