XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egaña:


Bera hor dabil zarrapastroso
ta ni nago kaballero,
esaldi baten nahastu dizkigu
dozena bat gauza edo,
aizu latoso isiltzerikan
ez ote dezu espero?
Kroasanakin itoko zaitut
ahoa zabalduez gero.

Iturriaga:


Gaba osoan trago ta trago
ta orain tripatako mina,
nahiz-ta gaupasa kontu hauetan
aritu naizen antzina,
hemen nago ni edan ta edan
zu ere hala bazina
Kauenlaletxe hau Egaña da!
Telebistako berdina. (bis)

Egaña:


Ezpain bazterrak pitzez beteak
hazkazaletan erdoia,
denak batera nahasten dizkigu
esker, eskubi ta goia,
gizarterako ez da komeni
holako melokotoia,
pena bat daukat lehen pasa dela
zaborraren kamioia. (bis)

Iturriaga:


Dirudienez bidali nahi dit
bere partetik agurra,
baina niretzat goiza dator oin
beroa eta samurra,
asko ez dakit entzundakoaz
ulertutako apurra:
basureroak eroan diola
goizean goizik txakurra. (bis)