XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lujanbio:


Dirudienez nahiko zorrotza
dadukazu mingain mintza,
nahiago nuke dotoreago
jantzi izango balitza,
bideoak behar du eszitantea
horretaz ez gera mintza,
hola kantatzen baldin badezu
alper-alperrik gabiltza. (bis)

Irazu:


Hori neretzat izan liteke
konpromezu nabaria,
eta ez pentsa hori denikan
nik nahi nukeen saria,
zu hortik hona zabiltza sarri,
dezu abilidadia,
eszitantea zerorri zera
eta ez bertsolaria. (bis)

Lujanbio:


Ni niki txuri busti batekin
ez nengoke hain itsusi,
ta zuk tirazko niki bat jantzi
hobea zenduke kasi,
beldurrik gabe heldu gerritik
ez zaite juan ihesi,
ta nik irrifar egingo dizut
urrezko hortz eta guzi. (bis)

Irazu:


Ondo dakizu zure irrifarra
zenbat estimatzen dudan,
proposamena hartu edo utzi
jadanik jarri naiz dudan,
zoaz hemendik ta nahiago det
segi lehengoko ohituran,
bertsolaritza ez det sartu nahi
amerikarren kulturan.