XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

APIRILAK 8an Nafarroako Bertsolari Txapelketa honen azken saio edo finala Goizuetako pilotalekuan jokatu zen.

Mila ikus-entzuleren aitzinean, finalera heldu ziren bertsolariek, edizio honetarako hautatuko bideari jarraikiz, taldeka aritu ziren Mikel Taberna gai-jartzaile izan zutelarik.

Epaimahaia Emile Larre, Aingeru Epalza, Jean Pierre Etxegoien, Mikel Bujanda, Fermin Mihura eta Joxe Urrozek osatu zuten.

Lehen adierazi bezala bertsolariak taldeka aritu ziren.

Ezpeleta eta Lekunberriko kanporaketa saioetan ere taldeka aritu ondotik, epaimahaiak bi talde aukeratu zituen Goizuetarako, lehena Ezpeletatik eta bigarrena berriz Lekunberritik.

Bi talde hauek izan ziren elkarren aurka txapela jokatu zutenak: Lehen taldea:
- Mixel Xalbador
- Bittor Elizagoien
- Jean Louis Harinordoki Laka
- Lontxo Aburuza

Bigarren taldea:
- Joxe Fermín Arginarena
- Euxebio Fagoaga
- Antonio Olano
- Manolo Arozena

Bertsolariek ondotik azaltzen den ariketa saila egin behar izan zuten:
- Agurra
- Hamarreko haundian ofizioka bi bikote.

- Zortziko haundian ofizioka bertze bi bikoteak.

- Zortziko txikian ofizioka lau bikoteak.

- Bi puntu erantzun talde bakoitzetik batek.

- Lau oinak emanik bi bertso osatu talde bakoitzeko bertze batek.

- Bakarka gai banarekin talde bakoitzetik bi.

- Bakarka gartzelako lanean talde bakoitzeko bertze biak.

Gartzelako lanean bi ariketa ziren: - Azken puntua emanik bertsoa osatu.

- Gai bati hiru bertso nahi zuten doinu eta neurrian.

- Azken agurra.