XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Olano:Entzun zaidazu arren zuk seme
ez nizuke nahi hutsegin
ta aita jator baten modura
orain nahi dizut hitzegin
baldin zuk bigarren ama hori
ez badezu gaur atsegin
askatasun osoan zaude gaur
gelditu edo aldegin
.

J. M. Fagoaga: Lehen fina izan zinen da
gaur ere zaude horrela
aita nik zergaitikan zu maite
danetan hori bezela
badakit aita beste ama bat
zuk ekarri dezuela
pentsatzen det amak ikusita
hau bera nahiko zuela.

Olano: Bakardadean hara nik seme
ez nintzakela biziko
ta beste andretxo bat gabe nik
ez nuela gaur etsiko
arren zin dizut denen aurrean
arren egingo det juzko
andre berri bat ekarri arren
inoiz ez zaitut ahaztuko.