XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

J. M. Argiñarena: Neroni ere asmo on batek
gazte izanik narama
oraindik hemezortzi urte ta
badegu zertan emana
zer ditxa degun izatea haur
baten aita eta ama
maitasuna da ene maitea
etorkizunaren arma
hartu bezala eraman zagun
orain bilau degun zama.

Elizagoien: Zama horixe eramateko
kapaz gaude oraindaino
eta horixe eramateko
badugu hainbat enpeino
biok ere guk maitatzen dugu
azken ile puntaraino
eta haurtxoa etorri dedin
naturala eta sano
haurrakin bizi hobea bait da
bakardadez triste baino.

J. M. Argiñarena: Zoragarria izan behar du
ireki dugun bidia
ta zihur nago gure emaitza
izango dala argia
geroko zuzen bete dezagun
abertzalien legia
bularra goxo eman zuk eta
gero euskera garbia
ta nik etxera ekarriko det
hirurontzako ogia.