XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AROZENA: Hainbeste samin, hainbeste egur
herri hau doa lehertzera
nere esana egia dala
konturatutzen al zera?
gure etsaien egurragatik
ez inor juan etxera
gertatzen dena gertatzen dela
ezin dut egin atzera.

2. Oh! nere lagun itsu maitea
bihotza dadukat larri
sumatzen zuna egia ez dela
egin diozu igerri
entzuten dana belarrietan
gezurra ohi danez sarri
nahiz negar malkoak direla esan
berdin eiten dute irri
baina zu lasai, emango dizut
nik mundu hontako berri.

Nahiz itsu izan zuk badakizu
nere esana ulertzen
ta konfidantza dezun ezkero
hasi behar det kontatzen
bi potentzien mende gaude
gu bihotz erdi danak lehertzen
itxuraz ongi ibili arren
ez degu elkar agurtzen
sozialismok hasi zaizkigu
kapitalismo bihurtzen.