XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Larretxea: Urte mordoa baina
bihotza gaztea
.

B. Madariaga: Lehengoa mantendu ta
nahi nuke bestea
ez al da animua
zahartuta hastea
zu alferrik galtzen zaude
mutil zahar tristea.

Larretxea: Baserrian lan asko
eta diru gutxi.

Perurena: Hala ere lanean
oaindik ez det etsi
nere bizkarrik ez da
lanetikan hautsi
bueltak izango dira
bihar edo etzi.

Larretxea: Zurruta ere txarra
neurritikan gora
.

X Madariaga: Burua jartzen du bai
zintzotik erora
hori ezagutu det
zahartuta gerora
ojala ezautu banu
lehenoko denboran
.