XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Taberna: Alkat neska zara, zu aldiz, Argiñarena mutila.

Orain arte harremanak kartaz, eskutitzaz izan dituzue.

Gaur elkar ikusi duzue lehen aldiz. Espero zenutena al da?

Alkat: Orain artean ilunbea zan
orai etortzen argia
aspaldi hontan maitatzen eta
nik nuen ikus nahia
bihotzetikan bakar bakarrik
azaltzen bait zen begia
lehen aldikotz ikusten zaitut
eta aitortzen egia
zuk luma polita duzu
deraukazun aurpegia
.

Argiñarena: Orain artean karta bidea
guk ezaugarri bakarra
ezagutzeko eguna heldu
begietan irriparra
eskrituretan ez nuan egin
nik hain irudia txarra
izan behar du ene potxolak
oso bihotza xamurra
baina gorputzari begiratuz
barkatu, zera baldarra
.

Alkat: Gorputza baldar balin banago
zilegi da agertzea
bakoitza giren bezela gaude
ez dago ezinbertzea
gorputza dago bigarren mailan
lehena da maitatzea
zu neretzako egoki zera
eta aizu aitortzea
gero onari begiratzeko
sudurra aski luzea.