XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
OHARPENAK: - Ura tindatzeko mikroskopian erabili ohi ditugunetako edozein koloratzailez balia gaitezke (metileno urdina, gorri neutroa, metileno laranja, etab...).- Ura tututik irten dadin, beste sistema bat matrazea ia goraino betetzea da eta hor tapoia jartzea, tutua barruan duela.
Tapoia presionatzean, ura tututik igoko da.
- Matrazea ez dago gehiegi berotu beharrik, dilatazioa berehala ikusten bait da eta gainera ura gainezka egiteko arriskua dago.
8.3.15 LABORATEGI-GIDOIA. HELBURUA: Termometro bakuna egitea eta graduatzea. OHARPENAK: - Matraze ahalik eta txikienak eta beirazko hodi estuak erabili behar dira, baina kapilareak izan gabe, hodi oso luzea beharko genuke eta.- Graduazioa 100 C-tara ahalik eta zuzenena izan dadin, matrazea ur irakitan eduki behar dugu bere barnean burbuilak sortzen direla ikusten dugun arte, baina, kontuz, irakitera ez du iritsi behar eta.
8.3.16 LABORATEGI-GIDOIA. HELBURUA: Uraren dilatazio anomaloa esperientzien bidez ikustea. OHARPENAK: - Kasu honetan beharrezkoa da kapilarea eta ur distilatua erabiltzea.Kapilareak tapoian doi-doi sartu behar du, hori gertatzen ez bada, silikonaz itxiko dugu zuloa.
- Nahi bada, kartoia kendu eta lapitz lodia erabil daiteke dilatazioa kontrolatzeko markak hodian bertan egiteko.
8.3.17 LABORATEGI-GIDOIA. HELBURUA: Airearen dilatazioa aztertzea, gasen zabalkuntzaren eredu gisa. OHARPENAK: - Hasteko hodi ukondotua tapoian sartuko dugu eta ondoren ur-tanta tindatua hodian barneratu.Matrazearen ahoa tapoiaz estaltzerakoan, poliki-poliki eta kontu haundiz ibili behar dugu, bestela ur-tanta hoditik kanpora irtengo zaigu eta.
- Ez dugu behar bero-iturririk airea nola dilatatzen den ikusteko.
Nahikoa izango da horretarako eskuak matrazean jartzea piskatean, segundu batzuk aski, eta ur-tanta mugitu egiten dela ikusiko dugu.
- Beirazko hodian markak egiteko, errotuladorea baino, hobe da lapitz lodi bat erabiltzea.