XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zein ZeinekinManolo umetxoaren logelara zuzendu zan.
Umetxoek eukitzen dabezan gela dotore horreetako bat zan, dana jostailuz eta panpinez beteta.
Ormak kolore urdinez pintatuta egozan, zeruko kolore urdinez, eta altzari guztiak kolore berekoak ziran, baina altzarietan marraztutako zuhaitz, txakur, umetxo, izar, ilargibete eta abarrek kontrastea emoten eutsen tonu bakarrari.
Leiho zabalak eukazan logelak, itsaso urdin aldera begira.
Gauetan batez ere, itsasoaren zarata oso garbi entzun eitekean.
Leiho zabal hareen aurretik gortinak egozan, oso ondo eskegita, erdialdekoek olatuen itxuraz, itsaso kolorekoak, eta haizeak mugitzen ebazanean itsasoa bera zala emoten eben, itsasoa, baina bertikala.
Ertzetako gortinek, ostera, ez euken tolesturarik eta ondo adierazi ezin daitekean kolore batekoak ziran, ez ziran zuriak, grisak ere ez, ezta kolorebakoak ere, zelan azaldu hareen kolorea?.
Bai, erreka baten kolorekoak ziran, hain zuzen ere, urjauzi baten antza euken, itsasoaren urjauziak gela haretan.
Lehen uri ziztrin eta zaratatsu batean bizi ziran, baina Joxefa umedun gelditu zanean aldatzea erabagi eben.
Zoratu egin zan bere sabelean bolatxoa handitzen hasi jakonetik.
Baina Joxefak bila eta bila ibili ostean, berehala aurkitu eban leku egoki bat eta aldatzeko konbentzitu eban.