XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), hola izendatu bertze asko aire, lerro lerro bat bertzearen ondotik emanez, turrutt eta ttutt zombeit, tartean, beltzuri batekin eskapatzen zitzaizkola.

Piarresek gaurgoiti etsitua zuen haren bere ganat ekarraraztea.

Aho chilora Ganichi begira, Gantchume ttikia, bere chaal hauts-kolorea gaur ahantzirik, nehun ez zagoken, tokiaren gainean jauzteka.

Tartean, Ganich akituche zelarik, hartzen zion turruta eta, begiak kamporat jalirik, lephoko-zainak tiran tiran emanik, ithoka ari zen hura ere....

Hamar urthe baizik ez zituen oraino; bainan, hamasei urthetarat helduko zelarik, turruta handi eta lodia galdaturen zion jaun erretorari, pa, pa, pa, basaren egiteko!.

Behiak deitzirik, eta kaikua sarrichago edanen den esne lodi gizenaz betherik, sukaldean Piarres sartu zeneko, Aita jin zen hura ere, alimaler jatera emanik eta heiako athe-leihoak ongi hetsirik.

Bethidanik zaukan: hotza partida dutela behiek, jendeek bezembat bederen, edo gehiago.

Gaztenak, pin, pan, paderan tiroka ongi erretzeko artean, haurrak, katichima ahantzirik, hirri-karkaraz zagozin demboran, bere bethiko tokian, zizelu-chokoan jarri zen.

Eta bi eskuak surat, pafa pafa deskantsuan ari zen orai, lurrezko pipa labur bat ahoan, pipa hartarik kurumilka zoan kheari beha, khe hura batere ikusi gabe, begiak han nombeit galduak.