XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berho-sasietan, arbola guzietan, choriak ari ziren hek ere, sukar batean, beren ohantze ttikien moldatzen.

Maiatza heldu zen; beraz ernatu behar!.

Kardinale pullit pullit batzu, churi eta gorri beren moko ondoak, hori eta beltch beren hegalak, multchoka bazoazin merchika ondo batetara lehenik, bertze batetara gero, elgar atchemanka, sekulako erasietan: petti, petti, petti.

Mahasti-lerro batean, chocho eder batek, bere moko horia doi doi idekitzen zuela, Ganichi ikasi Phesta-Berrietako turruta aireak chichtu eta chichtu chocho lagun maite bati emaiten ziozkan.

Liztor itsusi batzu, maltzur maltzurra heldu ziren, etche-mahatsari hurbil, hegazpe zoko batean beren kafeohantzeak egin beharrez: urrian gero, mahatsez zer aseak, zer horditzeak ez zituzten bada eginen!.

Zer iguzki-sartzeak, arrats guziez!.

Dena urhe; gorri gorria, hori horia; urdin urdina gero, lilluraturik behar baitzen egon, heieri beha eta beha!.

Eta baitiote, gure laborariek behako bat ere sekulan emaiten ez diotela holako ikusgarrieri Piarres ikus ziteken han, michteriozko gauza heieri beha, luzaz egoki....

Gogoetan gelditurik, bazagon hantchet, heien egileaz, Jainko handiaz orhoitua; orhoitua ere, bera munduratu gabe, gauza hek, toki berean, harek bezala ikusi zituzten Eskualdunez.......