XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez ahal zitzaion Jesus amultsuari gaitzitzen, holako gogoeta bat ethortzen baitzitzaion, haren ondo ondoan!!!.

Bihotzak lasterrago jo zion beraz haur gaichoari; bainan, gero, kolpez sosegatu zitzaion bihotz hura, arima zola zolan iduriturik, begi on on batzuekin behatzen ziola Jesusek haren gogoeta garbiari.......

Ezkila errepiketan, atabal eta turruta soinuetan, kantu ederreretan, bazoazin beraz, karrika handian harat.

Gorri gorria hemen, churi churia hantchet, paretak, athe-leihoak, etche-aintzin guziak, oihalez, mihisez, hostailez eta lorez ederki aphainduak ziren oro.

Non nahi, leihoetan, haizeak alde guzietara zerabilzkan chirioak; kurutze batzu, Sainduen iduri pullit batzu chirio heien erdian, Jesus Jainko-Gizonaren ikustera etcheetarik jali nahi balute bezala hek ere.

Haurrak, emaztekiak, gizonak, neskatcha eta gizon gazteak, oro kantuz ari edo bederen othoitzean, ogi pitta baten idurian gorderik heldu zen Jainkoaren ohoretan!.

Orok sukar bera bihotzean, duda-muda ttikiena gabeko sukarra!.

Sukar hori orok izaki eta, ez zuen beraz gutienik sumatu behar Oihanaldeko Piarresek.