XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gazte zen; nornahiri bezembat laket zitzaion ergelkeriarik gabe jostatzea, hirri-egitea.

Bainan, muthiko tiesoa zen egiaki, eta zinez Jainkotiarra.

Eskualdun esnearekin batean, churgatu zion amari bere eskualdun fede handia.

Thomas bere aitak bezala, odolean zuean fede hori, erraietarik, errotik sinhesten baitzioten Jainkoari eta harek, lurrean, bere ordain utzi Elizari.

Haur elhe guti behar zen harekin gauza sainduez.

Nehork sekulan, ostatuan edo merkatuan, solas lodi eta gizen zerbeit arthik zezala haren aintzinean.......

bertze asko muthiko zozok bezala, mando-aho alimale bat hirriz kirrikan idekitzeko orde, Piarres jazartzen zitzaion berehala; ez oilar-chalaparta bat bezala, bainan mendi-pareta bat bezen hazkarreko hartza bezala.

Phesta-Berri Otaba hartan berean, ikas-bide behar zen bere laguneri, berehala erraitera goazin bezala.

Ez zen, nahi baduzue, handi handi hetarik.

Sempertarra zen Piarres, eta Sempertar mota ez da baitezpada kalamanka.

Izaitekotz ere burlari changarin batzuek nahi luketen bezala belhaun-buruak omen lituzke handichkoak; behar bada, bere lur-gizenetarik atheratzeko frango aski bermatu behar delakotz eskalapoinen barnean.

Egia denez hoi?.

Ez nakike erraiteko, behin ere ez baitiotet nik belhaunik neurtu; are gutiago aiphatu changarinek....