XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itsasoan uhainen ondotik uhainak bezala, hilen ondotik bethi heldu biziak; eta oro, Jainko beraren oinetarat, lerro lerro gaki, gauza eder heien guzien egilearen ganat!....

Urtheko lan handiak hastera zoazin, eta laster.

Etchean, gauzak oro moldatzen ari ziren lan heieri buruz.

Tresneri, giderreri, uhaleri azken begi-ukaldi bat emana zioten Thomasek, Piarresek; eta orai, arthoen egiten ari ziren.

Egin zezala gero.

Maiatza urite,
Errearoa erhauste,
Urthea izaiteko ogite
,
anhartean, Maiatzeko uri uharrak jautsi baino lehen, arthoak chitamiru eginen ziren.

San Mark egunean, nihon bilha ibili gabe, aziak han zituzten emanak, erran chaharrak nahi duen bezala.

Thomas, Piarres, Ganich, trempurik hoberenean, zoin gehiagoka lothuak ziren lanari, eta Marie, Oihanaldeko alaba maitea, bederazka bederazka artho-bihiak erainez ari zen, michteriozko arrosario bat erraiten balu bezala beren alhor gizenaren gainera.

Udaberriko loria guzia han zuten gainean.

Eta sarri, udazkenean, zer arthoak selauruetan!.