XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beren lagun bat aski zaiote lan horrentzat.

Bertzerik diotenak.......

Kaskoinak dire eta ez Eskualdunak.

Iguzki guti begietan Sempereko plaza ederrean, goizeko hamekak eta erdietan; bainan, itzal ere arras guti, pilotariek bederen.

Izerdi uharretan ari ziren beraz Piarres eta haren bi lagun Sempertarrak, hiru Azkaindarren kontra, urhatsez, urhats, kintzez kintze, elgarren bethekoak.

Piarresek bizkitartean hiruzpalau saka bihurri eginik, gaina hartzera zoazin Sempertarrak, eta eraiki zen han oihu, eraiki zen trebes!.

Musikariek Uso churiaren airea eman zuten hek ere, Piarresen goresteko.

Hogoi'ta bortz eta hogoi'ta bat, berrogoi'ta bortzetara.

- Emak hor, Piarres! Hogoi libera hamarri!....

Ehun libera hiruetan hogoiri!..

Bet-betan, Piarresek pilota bat besogainetik leherrarazi hain chuchen zueneko, hamabi orenek jo zuten, eta berehala gero, Anjelus ezti ezti bat jautsi zen ezkiladorretik.

Eta han zirenek orok Eskualdunak ez ziren arrotz gaizki-ikasi batzuez bertze guziek pilotariek lehen lehenik, kapelua khendurik, beren bethiko othoitz maitea egin zuten.

Eta berriz lothu ziren pilotari, errabia gorrian.

Kondatzen ohi baita, lehenagoko demboretan, Semperen salda plazarat ekarrarazi zutela pilotariek, eta salda han jan zutela plazaren erdian, beldurtzeko zen, (...).