XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mitxoletak bezalako lore hori ederrak, gure atentzioa deitu dezakete udako lehen hilabeteetan Kantauri eta Pirinio inguruetako giro fresko eta ozpeletatik ibiltzen bagara, baso misto, amilburu, amildegi eta abarretan.
Garai honetan indar handienean dagoen
Elayabelarra, kalitxabelarra, zaran-belarra
Hau da bere espezieko genero bakarra.
Bere izena grekotik dator,
Oso landare toxikoa da, 10 alkaloide baino gehiago bait ditu; nahikoak izango lirateke bere uraren 80 gr. txakur haundi bat hiltzeko.
Kalitxabelarra izenarekin ere ezagutzen da, oso ona delako garatxen kontra, eta baita ere maskur eta antzekoentzat, kendu egiten bait ditu, baina ez dermatologoek prestatzen dituzten medizinak bezain azkar.
Espezie lasaigarria den arren, bere erabilerak zenbait arrisku ditu.
Aintzinatik esan da medizinan bertute asko dituela, batez ere itsuak sendatzeko begietan jarrita, baina bere toxizitatea dela eta, ez dugu uste oso komenigarria denik erabilera hau ematea.
Autore askoren arauera, oso uste zabaldua zen enarak heuren kumeen begiak zaran-belarrarekin sendatzen zituztela.
Jendearen usteak landare honi sekulako bertuteak ematen zizkion.
Sukar haundiko gaisoen bekokian landare honen sustraia jarri ezkero, kantatu egiten baldin bazuten, hil egingo zirela esan nahi zuen, eta barre egiten baldin bazuten, berriz, sendatuko zirela.
Papaberazeo asko, sarritan, soro eta kunetatan hazten dira, nekazarientzako arazoa bilakatuz.
Hauen artean aipatu genitzake
Lore gorriak ez dira asko agertzen gure landaretzan, kolore hori ez bait dute ikusten erleek, eta hauek dira intsektu polinizatzaile garrantzitsuena; tximeletek egiten dute hauen polinizazioa.
Ez da hau mitxoletakin gertatzen, bere petaloek kolore gorriak izan arren, gizonak ikusten ez dituen erradiazio gorri eta ultramoreak ematen dituztelako.
Erradiazio hauek ikusten dituzte erleek, eta polinizazioa egitera joaten dira.
Mitxoleta Ekialdeko Mediterranioko landarea da, handik Europara sartu delarik, laborearekin batera.
Landare osoak zenbait alkaloide ditu, morfinak eragiten duen antzeko akzioarekin.
Oso modu errazean transformatzen dira, eta honen ondorioz, oso azkar lehortu behar dira.
Medizinan aintzinatik erabiltzen da lasaigarri bezala, loa errazteko eta antiespasmodiko bezala, baina kontu haundiz hartu behar da.
Mitxoleta gazteak, loratu aurretik, Kataluinia eta Aragoien entsaladan jaten dira.
Oso erraza da beste zenbait espeziekin nahastea,
Bere hazkundea gure garaiaren aurreko 200 urtean kokatzen dugu, haziak elikagai bezala erabiltzeko.
Izan dituen erabilerak oso ugariak izan dira.
Apaingarri bezala ere hazten da, eta sarritan modu silbestrean agertzen da soro, kuneta eta abarretan.
Bi dozena alkaloide inguru ditu, latexean urtuak, hauen artean, Morfeori, loaren Jainkoari, eskainita dagoen morfina azpimarratu daitekeelarik, ezagutu zen lehen alkaloidea, oso estimatua medizinan.
Negakina (
Asko dira bere izena azaltzeko dauden hipotesiak, batzuk benetan bitxiak.
Batzuk diotenez duen kolore grisetik dator, edo ke eta koipe zaporetik, eta baita ere bere urak, malkoak eragiten dituelako, keak bezala.
Tradizio herrikoiak ez dela hazi batetik sortzen dio, lurretik bertatik baino.
Frantziako nekazariek
7 alkaloide desberdineko kantitate txikiak ditu, eta aintzinetik estimatzen diren bertute medizinalak ematen dizkion substantzia mingots bat.