XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3. Beraz prest eta arretaz egoteko esaten zien seinalea ematerakoan erromatarren gainera joateko, egun hartan aurkituko baitzuten euren neke eta garaipenen gaina edo bestela zorigaberik handienen hasiera.
4. Gainera gudueginkariren batengatik diruaz nahiz ohorez saritutako soldadu bakoitzari banaka gogorarazi zion bere golardoa eta besteen aurrean eredu bezala aurkezten aritu zen; azkenik bakoitzaren izaeraren arabera agintzarien bitartez, mehatxuekin edota arrenka, bakoitza era batera akulatzen ziharduen, halako baten Metelok, etsaien berririk gabe bere ejerzituarekin batera menditik behera zetorrelarik, zerbait ikusi zuenean.
5. Hasieran ez zekien zer esan nahi zuen ikuskari bitxi hark,
6. Bertantxe aldatu zuen antolaketa: hiru lerro eratu zituen gudalordeekin etsaiarengandik hurbilen zegoen eskuineko alboan, manipuloetatik banatu zituen habailariak eta gezilariak, hegaletan ipini zuen zaldieria guztia, eta bere soldaduei uneak eskatzen zuenez labur hitz egin ondoren, lautadara jaitsi zituen gudalerroak eratu zituen moduan, lehen lerrokoak zeharka zihoazelarik