XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HIRUGARREN LAMIA: Ixil zaite, otoi, anaia, antzerki lan hau gizatiarrei eskainia da, eta gizatiar historio bat kondatzen du.
Utz ditzagun gure lamiar arrangurak antzerki idazle lamiarrei, eta gatozen Nafarroa egizkora.
Kronikak kontatzen du, Maria ederraren aitak gauez printzearen aldeko batzuren bisitak ukaiten zituela, amodioaren engainuetarik, beren tronurako hautagaia salbatu nahiz, mehatxatzen zutela:
BIGARREN LAMIA:... eta orduan, adios dama gazte xarmanta!.
LEHEN LAMIA: O politikari zoroak! aitama beldurtiak! Infanteak aurkitu du, non desterratua den bere bihotzeko dama.
Harengana laster egiten du, Konpostelako beilariz maskaturik, Mariak bere zoritxarra negartzen duen bitartean.