XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Auxe zan bere lenengo senarraren ixena.

Espetxe-nagositik etorran azeri zarrak laster igarri eban zelako lelantoni eukan aurrian, eta, badaezpadan, jarraitu eutson onen oker-aditziari.

- Ezautu ez ostera! Bai ta... aizkide andijak gara.

- Ene ba! Ta zelan dabil bera? Ondo bixi da?.

- Gitxi gora-bera neu lez.

An ezta oi beste bixikerarik.

Danak arlote, danak zorriz, ardiz, soñeko zarrez ta nekez beterik.

- Ai ene Jaungoikua! Juane koitadue! Nok uste ixan biar olakorik? Bigurtuko zara bertara barriro?.

- Bai, aldi andirik ezta igaroko ni ara juan orduko, uste dot beintzat.

- Orduban eruan biar dautsozuz gauzatxoen batzuk, nire bijotzeko Juane ain txarto bixi ez dadin.

- Bai, bai, pozik be; ataraizuz, ataraizuz gauzok.

Atara ta emon eutsozan ba, diruben batzuk, soñeko barrijak toloztuta maletatxo baten, eta ganera gorantzi andi ta ugarijak Juane koitaduarentzat.

Zerutarrak alde-eginda gerotxuago, agertu zan nundik-edo-andik emakume aren bigarren senarra.

Emaztiak esan eutson: - Bakixu? Juanen izparrak gaur euki dodaz.

- Arranua! Nundik artu dozuz ba?.

- Oraintxe emen egon dan gixon bategandik; izpar txarrak ekarri dauz.

Azaldu eutson gero senarrari zelan emon eutsozan Juanentzako, esan diran gauzak.

Au entzun orduko itandu eban gixonak: - Norantza artu dau izpardun orrek?.

- Andixe bidetik; zer zuaz egiten?.