XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) baña zer-edo-zer esan biar eban ta, eskatu eutson Erregiña'ri mesedez ibilli eitela alde batera ta bestera areto artan; ibilli zan ba, ta Peruk esan eutson Errege'ri: - Jauna, gauza zalla da igarten... enago ziur; aruntza doyanian mutilla iruditzen yat, onuntzakuan ostera neskea.

Peru'ren zorijonerako, andik iru edo lau egun barru Erregiñak ume bi egin ebazan, bata neskea ta mutilla bestia.

Nok adirazo an ixan zan arritasuna? Nok azaldu noraño goratuba ixan zan Peru Makur kaikuaren jakindasuna? Len barre purruztadaka artu eben agure zimela, orain Seneka berbera euren artian agertu bailitzan, lotsa ta itxal andijaz begiratuten eutsoen.

Larri eguan baña gure Baserre, Errege ta enparaubak au ta ori ta bestia igarri egijala-ta asiko yakozala, ta bide onetan laster jausi biar ebala ikusten ebalako.

Alantxe, berak uste ixan eban lez asi yakozan, eta Peru'k bere larri-aldijan urteyera polit bat asmau eban; Errege'ri sermoitxo bat zuzendu eutson, bertan beste gauza askoren artian iñotsola: - Gogoratu egikezube, jauna, nik neurez ezin ixan dodala euki indarrik edo virtute'rik egin dodazan gauzak egiteko; gogoratu egikezube, Jaungoikua`gandik euki dodala indar ori, eta Jaunak biarrixana danian bakarrik emoten daula bere eskarra edo grazija, ta ez gixonen jolaserako; ez Josu Gure Jaunak ez bere jarraille ixan diran santubak egin dabe iñoz miraririk munduaren jolasgarrirako; enaz ni santuba, baña ori gorabera, santuben bidez mirarijak egin dauzan lez, ni pekatari onen bidez Jainkuak berak egin dau zubek nigan ikusi dozubena, ta orain jolasbidian igarkixunakaz asten ba'gara, Jainkua zirikatzia ixango da, ta pekatu lotsagalduko ori egin baño len, obe ixango da ni neure etxera juatia, berorren baimenaz.