XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onakoxe irain garratzak alkarri jaurtitera eratzi eben euren eztabaidea.

Alboko mayan egoten zan zaldun urtetsu bat, ule ta bixar zuriduna, koronel zana edo ixana, morroiak esaten ebenez; ikaslarijak arpegiz ezauna eben eta agur egiten eutsoen bere maira etorri edo kanpora juaten zanian, akeitetxian auzokuak ziralako aspalditik.

Gastien eztabaidea garraztuten asi zanian, jagi zan alako baten zaldun ori ta begirune andijaz esan eban: - Iñok deitu eztaustan lekura nator, eta azartu naz orrenbesteraño, ustia dodalako parkatuko daustazubela, bada nik zuben aita ixateko beste urte dodaz, zer-edo-zer alkar ezagutzen dogu, ta neure bixitza luzian gauza asko ikusita nagonez, argi apurren bat ekarri daiket zubek darabiltzuben eztabaidara.

Mutillak kapelak erantzi ta euren erdijan jezarri eragin eutsoen esanaz: - Jauna, eztaukazu zetan parkamenik eskatu, geuk dagitzuguz eskarrak etorri zayakuzalako.

Aguriak eta ikaslarijak alkarri labankeri andijak eginda gero, asi zan a itzaldi bat egiten, gustiz polito, danak poz-pozik entzuten eukazala aora begira.

Lenengo azaldu eban lagija zer dan, onen jatorrija, bere biar-ixana ludijan, zenbat eta zelako onurak dakaskuzan, eta azkenez, zein goratubak ixan biar eben lagijak ikasi ta aztertuten dabiltzanak, baita eurak gorde edo jagoteko ixentauta dagozan gixonak.