XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ibilli nok Gaztela'n lan-billa, ta ozta-ozta gosiak ez ilteko beste aurkitu dodanian, Goikua'ri eskarrak; eta beraz, orain etxera nayuak.

Eta ik, ze bide daruak?.

- Neuk bañekik! Ugazaba galduta dabillan txakurra lez nayagok, nora jo eztakidala; aspaldijan etxuat euki lanik, eta etxaukuat nun sartu, zer jan, ta etxakiat zer egin be; augaitik zerbait emotia mesede egin biar daustak, gitxi ba'dok be.

Errira uanian, eskatu eyoek neure gurasoei ta an kitatuko az.

- Bai, ona nayagok ezer emoteko! Artzeko ixan ba'litxok....

- Zer ba, diru barik ago ala?.

- Txakur txiki bat edo bi, geyen.

- Au dok ixatekua!... Onak gayagozak!... Ba, zeozer asmau biar yuagu, mutil; bestelan galduak gaituk.

- Bai asmau! Zer asmauko yuagu ba?.

- Zer arrayo! gayuazan ostatura bai, ta aparija eskatu ta jan yaiguan, eta gero atara daiskubela urdallian sartu doguna.

- Ik beti ixan biar betikua.

Alan jango yuagu, baña kartzelan sartuko gayoezak; eta nik, lotsarijen ganian, etxerako bidia galduko yuat.

Ez, ez, ni enayuak orretara.

- Dana dala, obe dok kartzelan apalduta egon, kanpuan gosiak illik bano.

- Ez, ez olakorik mutil; onena ixango dok jarraitutia bakotxak bere bidiari, eskatu Jaungoikua'ren ixenian ogi zati bat baño ezpa'da, ta ia elduten garean ni neure etxera ta i lana aurkituko dokan lekuren batera.

- Lelotzar ori! Bildurti ori! Ator neugaz, ta ezadi ezeren bildur ixan, neuk jabe urtengo yuat eta.

Txarrik etorten ba'dok, esango yuat ik eztaukuala errurik, neuk dana ordainduko nebalakuan etorri azala.

- Baña mutil....