XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurrezki monetario behartuak kapital-eraketan hartzen du parte, ekonomiaren sektore batetan kreditu gehigarrizko injekzioek sorreraz dezaketen erosteko boterearen desplazamenduaren bidez hain zuzen.

Sektore Publikoak edo Banku-sistemak enpresei gehigarrizko kredituak ematen badizkie, kontsumorako ondasunen merkatuetan eskaria ez da ondasunen ekintzarekin batera igoko, eta beraz bere prezioa igo egingo da.

Prezioak baino polikiago igoten diren subjektu ekonomikoen alokairuek eta soldatek edo errenta finkoarenek kontsumoa gutxitu egin behar dute: Gutxitze hau da edozein aurrezkiren jatorria.

Errenten eta prezioen arteko sinkronismorik ezak borondatezko aurrezkiekin konpara daitezkeen efektuak agerrarazten ditu; baina, hala ere, astinaldi monetario bati dagozkiola esan behar da.

Agindutako aurrezki behartua edo aurrezki publikoa sarrera publikoen bidez egiten da; hau da, zergen eta mailegu-emisio behartuen bidez.

Aurrezki publikoa Sektore Publikoaren presupostu superabitean agertuko da.

Benetazko aurrezki publiko batek gastuekiko sarrera arrunten superabit bat behar du.

Zor Publikoaren emisioak instituzio ez-ofizialekin derrigorrez kontratatzen direnean, bankuekin batez ere, edo Altxor Publikoak Banku zentralari aurrerapenak eskatzen dizkionean, ezin da esan aurrezki publikorik dagoenik.

B) Kanpoko laguntza:

Herri baten produkzioa ez bada nahikoa kontsumo-maila eta kapital-eraketa segurtatzeko, azken hau kanpoko laguntzaren bidez segurta daiteke herri horrek behar duen ekipamendua, produkzioaren aurrerabidea eta barruko aurrezkiaren sorrera eduki dezan.

Atzerriko laguntza nazioarteko inbertsio bezala edo emaitza bat bezala ager daiteke, eta herri aberatsetatik herri pobreetara egindako aurrezki-transferentzia bat bezala kontsidera daiteke.

XIX. mendeko nazioarteko inbertsioak, l948-tik l952-rako Marshall plana eta herri azpiaurreratuei emandako laguntzak ikuspegi horren barnekoak kontsidera daitezke.

Aro ezberdinetako kapital-eraketaren finantzaketarako iturriak dira.