XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Produkzio-Funtzioak

Produkzioa lege batzuren bidez baldintzatuta dago; lege hauek jar ditzakegu: .

Produktuaren X kantitate bat lortzeko produkzio-elementuen kantitateak izan behar dituzten erlazioak funtzioek adierazten dizkigute.

Funtzio hauek teknikaren legeak izena hartzen dute.

Kasu batzutan funtzio hauen kopurua eta produkzio-faktoreena berdinak dira: n.

Orduan, Ekonomiak ez leukake zer esanik, eta problemak alderdi teknikoa bakarrik izango luke; hau da, ekuazio-sistema askatu ondoren X produktua erdiesteko faktore bakoitzetik erabili behar den kopurua jakingo genuke.

Gehienetan ez da, ordea, hori gertatzen, eta ekuazioaren kopurua produkzio-faktorearena baino txikiagoa da; beraz, produktu-kantitate ezagun bat lortzeko ez dago faktore-konbinazio bakar bat, baizik eta konbinazio-multzo bat; multzo horretatik, Ekonomiaren bidez, konbinazio egokiena atera behar dugu.

Beraz, Ekonomiaren bidez, dagoen indeterminazio teknikoa apurtzen dugu.

Produkziobideen kantitateen eta lortzen den produktuko X kantitatearen artean dagoen funtzioari produkzio-funtzioa deritzogu.

Funtzio honetan elementuak kantitate fisikotan adierazita daude, eta ez balio monetariotan.

X horri balio konstante bat emanez, azken-produktuko X kantitate hori lortzeko produkziobideetako konbinazio desberdinak aterako ditugu.

Marrazteko errazagoa denez gero, bi produkziobideren kasua aztertzen badugu, X-en balio bakoitzarentzat kurba bat izango dugu; kurba honi isokuantua edo isoforoa esaten zaio.

Kurba honetako puntu bakoitzak zera adierazten digu: produktuko kantitatea lortzeko erabili behar diren produkziobideetako eta kantitateak horri balio desberdinak emanez isokuantu-familia bat lortuko genuke.