XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Produkzio-faktore baten eskaria kontsideratzerakoan (hemen, produkzio-faktore esaterakoan bere esangura zabalean kontsideratzen dugu; beraz, ez lurra eta lana bakarrik, baizik eta makineria, lehengaiak etab. ere bai) kontutan eduki behar da eskatzaileek ez dutela hura berez desiratzen, baizik eta beste ondasunen produkzioan erabilgarriak direlako; hau da, kontsumorako edo beste gaien produkziorako egokiak diren neurrian.

Beraz, produkzio-faktoreen eskaria kontsumorako ondasunen eskaritik erakarria da.

K. E. Boulding-ek dioenez, edozein produkzio-faktoreren eskari erakarriaren magnitudea hiru proposamenen bidez baldintzatua dago: 1-. Faktore baten eskaria handiagoa izango da produkzio-prozesuan faktore horren garrantzia handiagoa izan ahala: Hau da, produktu bukatuaren kostu totalean faktorearen eragipena proportzio handiagokoa izango den neurrian.

2-. Produktu baten eskari-igoera baten irudikapenak artikulu hori produkzitzen duen edozein motatako produktuaren eskari-igoera sortuko du.

Demagun kloro-eskaria igon egiten dela.

Beraz, eta baldin eskaintza guztiz ez-elastiko ez bada, kloro-produkzioak igoteko joera izango du.

Honen igoerak gatz faktoreko eskariaren igoera erakarriko du, kloroa gatzetik lortzen baita.

Puntu honetan esandakoak inplikatzen duen dudamuda azpimarratzekoa da.

Ohar gaitezen produktuaren (kloroaren) eskari aurrikusiak faktorearen (gatzaren) eskaria inplikatzen duela.

Era honetan, enpresariak aurrikusten duenean epe mugatu batetan produktuaren eskariak handiago izan behar duela, faktorearen eskaria berehalaxe hasiko da haunditzen eskariari erantzun ahal izateko.

Beraz, oraingo eskaera ez du orain dagoen eskariarengatik egiten, baizik eta bere produktua merkatura aterako den momentuan izango den eskariaren arauera.

Enpresariek zenbait aste edo hilabete barru kloro-eskaria handiagoa izango dela uste baldin badute, gatz-eskaria handiagoa izango da.

Enpresariak zuzen edo oker egon daitezke, baina uste honek faktorearen eskaria determinatzen du, eta ez uste horren zehaztapena.

3-. Faktore bateko eskariaren magnitudea handiagoa izango da haren ordezkagarritasuna txikiagotzen den neurrian.

Honen korolario bat hau da: faktore bat beste faktorez ordezkagarriagoa bihurtzen bada, hots, ez hain funtsezkoa, faktore horretako eskaria jaitsi egingo da.

Merkatuan prezio on batetan faktore baten ordezkoak agertzen baldin badira, hauek erosiak izango dira eta lehengo faktoreko erosketak jaitsi egingo dira.