XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEHIAKETA MONOPOLISTIKOA

Esan dugunez, muturreko kasuak dira orain arte ikasitako bi ereduak: hots, monopolioa eta lehiaketa perfektua.

Hala ere, funtsezkoa da errealitatetik hurbilago dauden beste ereduak ikastea.

Chamberlin-ek lehiaketa monopolistaren eredua izendatutakoa ikasten hasiko gara.

Eredu hau merkatu eta industri sektore askotan aurkitzen da.

Aurrerantzean ikusiko dugunez, eredu horien ezaugarriek bat egiten dute industri ihardueretan daudenekin.

Adibidez: hozkailugintza, soinekogintza, etab; merkatu-iharduera batzuetan daudenekin, adibidez: elektrogailu-dendak, janaridendak, etab, eta, azkenik, zerbitzu-iharduera batzuetan daudenekin, adibidez: ileapaindegiak, jazkien lehor-garbidendak, ibilgailu-konponketak, etab.

1. Marrazkian azaltzen den eran adieraz dezakegu eredu hau:eskaria / eskaintza / asko / asko / produktu diferentziatuk.

Monopolio eta lehiaketa perfektuan ikasitakoaren erdibideko egoera bati dagozkio merkatu hauen ezaugarriak.

Hau da, lehiaketa monopolistikoaren merkatu batetan ondoko egitura ikusten dugula esan dezakegu: a) Saltzaile-kopurua handia da, eta haien produktuak diferentziatuak dira baina batak bestearekiko elastikotasun gurutzatu handia du (mugarri batzuren barruan ordezkagarriak dira).

b) Chamberlin-ekin bat etorriz, talde bat da baina saltzaile asko dago.

Beraz, bakoitzak merkatu osoaren zati txiki bat bakarrik kontrolatuko du.

c) Beraz, zera suposatzen da; lehiakideen arteko batek hartuko duen produktu edo prezio-politikari ez diote besteek erantzungo, politika horrek zerikusi txikia izango baitu besteen salketekin.

Horrengatik, lehiakide batentzako salketa-aldaketa beste lehiakideen inpaktu txikien batura izango da.

Azken emaitza taldea osatzen duen kopuruaren araberakoa da.

d) Taldea osatzen duten enpresen sarrera eta irteera librea da.