XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5ampdeg;. Aduana-eskubideak.

Estatuak elkartruke komertzialetan eskuhartzea aspaldidaniko kontua da; arantzela atzerritar lehiaketa gutxitzeko eta iharduera produktiboaren bideratzeko tresna egokitzat hartua izan da, produktuen prezioen gainean ezarritako zeharkako ekintzaren bidez.

Aduana-eskubideak edo arantzelak kanpotik datozten merkantziei Estatuak ezartzen dizkien zergak dira; zerga horiek ekonomia babesteko edo helburu fiskal batekin ezar daitezke.

Aduana-eskubideak espezifikoak edo ad valorem izan daitezke.

Lehenbizikoak produktu-unitateari dagozkio, arantzelaren sailean deskribatzen diren bezala; baina, iruzurrak desagertuarazten badituzte ere, zehaztasun handiak eskatzen dituzte, artikuluen prezioekiko oso zurrunak izanik.

Ad valorem eskubideak produktu inportatuen balioaren gain ezarritako portzentaiak dira.

Produktu bakoitzarentzkao portzentaia egin behar diren adierazpenen bidez kalkulatzen da, eta horregatik iruzurra agertzea errazago da.

Halaz ere, prezioekiko zalutasun handikoak dira.

Aduanako arantzel bat eskubide-autonomiaren printzipioa jarraituz ala hitzarmenaren bidez ezar daiteke.

Eskubideen autonomiaren printzipioa jarraituz, herriak libreki ezartzen du arantzela eta libreki aldatzen.

Printzipio hau babesaldietako berezia da: berekin errepresaliak daramatza, iniziatibarako askatasuna mugatuz.

Arantzel autonomoarekiko herriek negoziaziorako posibilitate bat gorde nahi dutelarik, tarifa askotariko sistema ezartzen dute.

Alderantziz: hitzarmeneko arantzela nazioarteko negoziazio baten emaitza da eta, beraz, ezin da libreki aldatu nazioarteko hitzarmen horrek zutik irauten duen artean.

Akordio horiek nazio faboratuenaren klausula eduki ohi dute, zeinaren bitartez hirugarren herriei egiten zaizkien abantailak kontratukideek berehalaxe berengana ditzaketen, honela tratu berdineko printzipioa edo ez-bereizkeriaren printzipioa beteaz.

Aduanetako errejimenetan bost puntu nagusi azpimarra ditzakegu: a) Trantsiturako eskubideen errejimena.

Honek, herrian zehar igarotzen diren merkantziak zamapetzen ditu; normalean txikiak dira eta helburu fiskalaz ezartzen dira.