XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Derragun ere, garai hartako euskaltzaletasuna Nafarroan, bertze lekutan ez bezala, ez zela berrikerizalea izandu; Nafar-izkiriatzaileak (Larreko, Manezaundi eta bertze...), Euzkadin, Napartarran eta non-nahi agerturikako izkribuetan erakutsi zutenaz, herri-mintzaira baitzuten eredu.

Ezin ahantzi da Campion bat ez zela Arana Goiriren irizkide hizkuntz kontuetan, eta bizkaitarraren hitzberrien erabileraren aurka idatzia zela, 1901eko irailaren 16ko Hendaiako ortografi batzarreko gora-beheretan aurkako iritziak izan zituztela 20. Bestalde, Aranak Campionen foruzaletasunari eraso zion: iruinsemearen gramatika goretsi bazuen ere, euskalgintzarako eskubidea ukatzen zion politika mailan abertzale ez zen neurrian. Ikus J. Javier Granja Pascual-en Divergencias linguísticas y literarias entre Arturo Campión y Sabino Arana, Fontes Linguae Vasconum 43, 1984, 155-179.

Egia da Larrekoren lanean ez direla garaiko beste idazle askorenean adina hitzberri ageri, eta haren moldea herritarra zela, baina Larreko euskal irakurle porrokatua zen, eta ez zegoen garaiko literatur mundutik landa; herriarentzat idaztea maite bazuen ere, baziren hitzberriak 21 Hitz zaharren zalea ere bazen, nahiz ardura filologikoz gehien bat. haren artikuluetan, EAJ-PNVren inguruko Napartarran edo abertzaleen inguruko Euzko Deyako artikuluetan, esate baterako, ez hain bakan; Eskualdunan berriz, gutiago.

Larrekok hain estimu handitan zeukan Arana Goiriren hitzberriak hiru ataletan bana daitezke: a) hitz kanpotarren ordezkoak bilatzea.

b) premia eta behar berrietarako hitzak sortu.

c) euskarazko hitzen hobekuntza 22. Pagola, op. cit., x or.

Gutxi asko, Larrekoren lanean, Larramendiren baten bat barne (kondaira, eskutitz, goianti, bilko, araudi, arautegi, ustekida, gudari), hiru eretako hitzberriak ageri zaizkigu: neskuts, sorkunde, batza, bazkide, lekaide, argitaldu, Euzkadi, aba, sendi, bakalderri, abenda (...).