XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Larrekoren bizia1 Atal hau osatzeko honako bibliografia erabili da: Alzola, N., Naparroan, Orreaga aldetik, Egan 1967, 11-20. Erkiaga, E., Pablo Fermin Irigaray Goizueta Larreko (1869-1949), Egan 1970, 3-10. Erkiaga, E., Larreko gizon, Euskera 1973, 195-202. Irigaray, J.A., Aingeru Irigaray-ren biografia, Sail argitalpenak. Hizkuntza eta Literatura 4, Eusko Ikaskuntza, 1985, 17-28. Onaindia, S., Euskal Literatura 3, 1974, 386-392Hauezaz gain, Joxe Anjel Irigaray Larrekoren bilobak eman dizkigun datuak ere baliatu ditugu..

Pablo Fermin Irigarai Goizueta Larreko 2 Hasierako lanetan Larrekoa gisa ere izenpetzen zuen. Buruzuri ere erabili zuen. Irigarai'taramplt;rampgt; Permin gisa izenpetu zuen Donezteben 1923. urteko irailean emandako hitzaldi baten testua; Ikus Bigarren euskalegunetako itzaldiak, Bermeo, Gaubeka, 1926, 85-95. Baliteke beste nonbait bestelakoren bat ere baliatu izana Auritzen sortu zen Maistronean orain Martin Zurginenea 1869. urteko urtarrilaren 25ean, ama Josefa Goizueta doneztebearra eta aita Ramon Irigaray auriztarra zituela.

Lehen ikasketak herrian egin zituen, maila handixeagokoak Iruñean, Zaragozan eta Madrilen burutuaz.

Aita herriko idazkari eta maisu zenez, etxean berean bildu zukeen liburuetarako zaletasuna.

Mediku eta ebaketari titulua Madrilen eskuratu zituen 1892.ean, 23 urte zituela.

Mediku lanak sortu zen herri berean hasi zituen gerora Berara jo zuela.

Iruritan berriz 13 urte egin zituen mediku, 1902-1915 bitartean.

1915ean Iruñeko Hospital de Navarran ebakuntza saileko lanpostua irabazi zuen, eta bizitzera Iruñera aldatu.

Garai honetantsu argitaratu zituen Larrekok lehen euskal idazkiak (...).