XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azaña jarri zuten gobernuburu.

Gizarte erreformak bideratu nahian zela, uztailaren 17 eta 18an ejertzituko ofizial monarkiazale eta kontserbadoreenek altxamendua burutu zuten Kanariak eta Marokkon Franco generalaren agindupean.

Altxamenduak porrot egin, eta 1936-1939 bitarteko Espainiako gerra zibila erakarri zuen, nazionalista espainiar eskuindarrak garaile eta errepublikarrak galtzaile gertatuaz.

3.4. Larrekoren idazle garaiko Nafarroa

Gertakari asko egokitu ziren Larreko pertsona larria izanik euskaraz idazten hasi eta gero.

Heldu diren lerroon xedea, denbora hartako Nafarroako gizarte eta politika giroaz irakurlea jabetzea da.

Eskuin aldeko ideologia kontserbadorea nagusi zebilen Nafarroan XX. mendearen lehen erdi osoan.

Ideologiari dagokionez, egungo begiez ikusita, Larrekoren artikuluetan kontserbadore baten ideiak eta usteak agertzen zaizkigu.

Interes handia duke, bestalde, euskaltzale eta abertzaleek Nafarroan garai hartan izandako politika jokabideari behako bat emateak: hauteskundeetarako bederen, eskuinarekin elkartzen ziren beti, euskal aferaz landa hainbat arlotan irizkide bait ziren.

Ingura gaitezen orduko Nafarroako indar eskuindarretara.

3.4.1 . Indar eskuindarrak

Joera bat baino gehiago zegoen.

Herrian txertatuen zegoena karlismoa dugu 42. 1909tik aurrera, Carlos VII.aren seme zen Jaime de Borbón dinastiako buru gertatu zenez, jaimismo hitza karlismo hitzaren ordez oso erabilia bihurtu zen, karlistak biltzen ziren lekuei El Círculo Jaimista izena emanez.

Hona politikan zeresan handia zeukan talde honen inguruko ezaugarri batzuk:

- Elizaren laguntza zuen.

- lurjabe handien taldea zen.

- botoak erostea egin ohi zuen.

- ideia liberalen etsai ziren 43. berentzat liberalismoaren aurka eragingarri zen gauza bakarra makila zen (Urabayen Mihura, J.P., Católicos navarros y anticlericalismo: elecciones generales de 1901, in EHHBB, VI. liburukia, 355. or.).