XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bada garai hartako gizarte nafarrean, espainiarrean bezala, errestaurazioaren sistemaren barruko funtzionamenduari dagokionez, eraketa politikoan garrantzia duen irudi edo eredu bat, jauntxo edo caciquea.

3.2.2. Euskaltasuna

Ezinago premiazko deritzogu Larrekoren lanari egin sarrera honetan euskaltasuna Nafarroan XIX. mendean nola sentitzen den azaltzen saiatzeari, are Larreko euskal idazle eta euskaltzale izateaz landa, abertzale bero agertu zitzaigula jakinda.

Ez da bat ere erraza talde, gizarte edo komunitate baten nortasun kolektiboaz erabateko iritziak ematea, talde sena edo komunitate bateko edo besteko partaide izateko sena, neurri handi batean, uste edo sentimendu subjetiboen pean dagoelako, izpirituari loturik.

Nafarroaren kasua, talde etniko desberdinak eta hizkuntza bat baino gehiago bilduaz, hamaika eztabaidaren bizgarri gertatu zaigu.

Hauetarik landa, nahi genuke orohar XIX. mendeko bereko jendeen usteez eta Nafarroako instituzioek hartu erabakiez, euskalduntasunarekin baterako edo besterako lotura duten ber, bi hitz esan.

Ondorio tinkoetara iristeko baitezpadako diren ikerketa monografikoen eskasa medio, gaur egungo historiografia ez da ari dugunaz erabateko usteak eta informazioa emateko gai.

Caro Barojaren ustez, nafartar izatearen kontzientziaz gain, aro modernoan bada nola edo halako batasun sena Hegoaldeko beste hiru herrialdeekiko:

Esan daiteke koroaren anexio garaitik antzematen den batasun moduko horrek iraun zuela lehen gerra:zibila arte, geroztik, era desberdineko arrazoiengatik, hautsiaz joan dela 29 Julio Caro Baroja, Etnografia histórica de Navarra, Iruñea, 1972, 3. liburukia, 451 or. Aipua, I. Olabarri Gortazarren Notas en torno al problema de la conciencia colectiva de los navarros en el siglo XIXtik hartua da, in Euskal Herriaren Historiari buruzko biltzarra, aurrerantzean EHHBB, II. Euskal mundu-biltzarra, V. liburukia, Donostia. 1988, 308-322 or.