XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garai hartako abertzaletasunaren gora-beheren berri jakin nahi izatekotan ezinbesteko erreferentzia gertatzen dira Napartarra eta Amayur astekariak.

Lehena 1911n atera zen, eta 8 urte egin zituen plazan etenaldi batekin.

Bigarrenak 1931-1936ko aldia egin zuen, honek ere etenaldi bat izan zuela.

Biak zuzenki EAJ-PNVri loturik zeuden.

Alderdiari zuzenki loturik ez bazegoen ere, La Voz de Navarra egunkari abertzalea aipatu behar da.

Eliza katolikoaren erakusbide eta esanekin bat, foruen eta abertzaletasunaren alde egin zuen, nafartasun nabarmeneko diskurtsoa erabilirik.

Bereziki dantzatu zituen gaien artean, 1839 aurreko egoera politiko eta administratibora itzultzea, 1927ko ekonomi hitzarmena 56 Primo de Riveraren gobernuko zen Calvo Sotelok ateratako legea zela eta Nafarroak Estatuari ordaindu beharreko kopurua 2 milioi pezetatik 6ra pasatu zen. edo 1931-32ko autonomi estatutoa ditugu, beti ere, Nafarroari eta Euskal Herriari zegozkionez gehiago arduratuaz Estatu espainiarrari zegozkionez baino.

Euskarari eman zion tartea ere aipatzekoa da, 57 Honako sailak aipa daitezke: Pro euskera; Euskaldunen xokoak; Asteko Berriak; Euskel Solasa; Berri Berriak; Nahas-Mahas; Euskararen Adiskideak. Idazleen artean, Larreko izan zen maizenik idatzi zuena. Luis M. Mendizabalek 1974.ean egin zuen La Voz de Navarra, un caso de periodismo vasco lizentziatura memorian [Universidad de Navarra] esaten denez, Larreko, Manezaundi, Zirt, Joseba, Irular [Larrekoren seme Aingeru Irigaray], Agurre-tar Anastasi eta Gurbindo [Jose Agerre] dira euskaraz gehien idatzi zutenak. berau izan bait zen Nafarroan gehien ahalegindu zena. 58 Euskeraren Adiskideak erakundeak euskarazko idazki batzuk igorri zituen 1931tik 1934era bitarte Iruñeko egunkarietara. El Pensamiento Navarrok eta Diario de Navarrak 6 egun iraun zuten ateratze lanetan, La Vozek berriz, 1934a arte, erakundeak igortzeari utzi zion arte. (Ikus Oses Larumbe, op. cit., 422. or.).

Zentsura eta argitaratzeko debekuak eraman behar izan zituen egunkariak urte luzez barne.

Lehenik Primo de Riveraren diktadura denboran, 1926an 12 egunez atera gabe eta 1928an 8 egunez.