XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alkimiak sekula brontzea eta ispiluak batera ikertu izan balitu jakingo luke honez gero Koltushi izeneko hirian, zientziaren eta laborategi erraldoien hirian, San Petersburgotik ez hain urrun, badela txakur bat Ivan Petrovitx Paulov ikerlari handiaren omenez urtero hirurehun eta hirurogeita lau egun geldirik ematen dituena, eta ez Errusiako alde hartan egiten duen hotzagatik, ez eta alderdi komunistari zor dion errespetuagatik ere, brontze gotorrezkoa delako baizik.

Eta alkimiak sekula brontzezko txakurrak ikertuko balitu idoroko luke, zer eta, ispilu puskatuz elikatzen direla (...).