XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Txakurra bere lekuan dago,
Haur bat brontzezko txakurrari beha.
Haur batek brontzezko txakurra bultzatzen du.
Brontzezko txakurra erori egiten da, eta irauli.
Eta itsulapiko irauli batetik txanponak ateratzen diren era berean, brontzezko txakurraren barrutik kalibre ttipiko balak hedatzen dira elur gainera.
Amak errieta egiten dio eskutik arrastaka daraman haurrari eta urrundu egiten dira kalegarbitzaileari mesfidantzaz begiratu ondoren.
Lanera berandu eta presaka heldu den kale-garbitzailea gogorik gabe ari da elurra kentzen brontzezko txakurraren ingurutik, oraindik erdi lotan, mugimendu automatizatuez.
Lurrean zerraldo dagoen brontzezko txakur zurrunari lur emateko asmoa duela irudituko litzaioke edonori.
Errubloak bailiran biltzen ditu balak sakelera, merkatu beltzean etekinik eman dezaketelakoan.
Izerditan ditu hortzak.
Etxe kiskaliari begiratzeko altxatzen du begirada eta bart gauean suhiltzaileak mozkortuta ote zeuden galdetzen dio bere buruari.